Drogamenpekotasuna
Drogamenpekotasuna
Oro har, Arlo honen helburua Portugaleteko biztanleei tresnak eskaintzea da, drogen erabilera eta kontsumoa eta bestelako praktika arriskutsuak kudeatzeko tresna erabilgarriak eskaintzea Portugaleteko Drogei buruzko III. Udal Planean (2009-2016) bildutako estrategiaren bitartez.
PLANAREN ILDO NAGUSIAK:
- Ikasleen garapen integrala lortzeko prozesuan hezkuntzasistemarekin lankidetzan jardutea.
- Estrategia berriak bilatzea gatazkak izan edo eragin ditzaketen gazteengana iristeko.
- Arriskutsuak izan daitezkeen praktika edo kontsumo jakin batzuen aurrean erabakiak hartzeko gaitasuna eta erantzukizuna ahalbidetuko duten jarrerak indartzea.
- Informazio-bitartekoei eustea eta horiek indartzea.
- Portugaleteko herritarrak sentsibilizatzeko mezuak bilatzea, herritarrentzat garrantzitsuak diren alderdiak kontuan izanik.
- Gazteen aisialdiko guneen aukerak esploratzea, ikaskuntzarako gune eta pertsonen garapenerako gune izan daitezkeen aldetik.
- Familiengana hurbiltzea, seme-alabekin izan ditzaketen gatazkak konpontzen laguntzeko.
- Droga-kontsumo jakin batzuen eta praktika arriskutsu jakin batzuen ondoriozko arriskuen aurrean herritarrak prestatuko dituzten jardunak garatzea.
EMATEN DITUEN ZERBITZUAK ETA GARATZEN
DITUEN PROGRAMAK
1.- Eskolako Prebentzio Programak
A: Ikasgelan laguntzeko:
Ikasgelaren barruan irakaslearen lana errazteko laguntza eskaintzen da, tresna eta guzti:
- "Lagunekin Baratzean"
- "Osasunkume"
- "Soziodrama"
- "Zineskola"
- "Ordago"
- "Zintzo-mintzo"
- "Kerik gabeko ikasgelak"
B: Familiei laguntzeko:
Gurasoentzako prestakuntza aldizka, ikastetxe bakoitzean atzemandako prestakuntza-premien arabera eta ikastetxeek egindako eskaeraren arabera.
C: Ikasgelan zuzenean esku-hartzekoak:
Tailer-formatuko esku-hartzeak:
- "Astelehenaren sindromea". Asteburuko bizipenen gaineko hausnarketa eta pentsamendua eragitea gazteengan ikasgelan.
- "Belarra". Bigarren hezkuntzako ikasleen artean ?porroak? erretzearen kalteen eta arriskuen gaineko hausnarketa eta pentsamendua eragitea ikasgelan.
- "Arriskua - Alkohola". Alkohola kontsumitzeak eragin ditzakeen kalte eta arriskuei buruzko informazioa.
- "Sexualitateei buruzko Programa Laburrak". Sexuen heziketarako. Sexuen arteko elkar ezagutza, bizikidetza eta lankidetza ditu ardatz.
2.- Aisialdiko Prebentzio Programak
- "Gazteak eta Lonjak. Amankomuneko Tokiak". Aisialdian gazteek lokalak erabiltzeko joera hartu dutenez, Portugaleteko Udalak fenomeno horri erantzun nahi dio inplikatutako alderdien artean bitartekaritzako eta bizikidetzako estrategiak eskainiz.
- "Gazte Klabean". Gazte bitartekariek funtsezko informazioa transmititzen diete beste gazte batzuei aisialdiko uneetan, arriskutsuak izan daitezkeen praktika eta jarrera jakin batzuen aurrean hausnarketa egin dezaten.
3.- Oro har, herritarrentzako Prebentzio Programak
- Drogamenpekotasunei buruzko Informazio Bulegoa.
Drogamenpekotasunekin loturiko informazioa, orientazioa eta aholkularitza indibidualizatua (Hitzordua hartzeko: 94 472 92 16; prevencion@portugalete.org)
- www.kolokon.com. Drogei, sexuari eta rock and rollari buruzko beste ikuspegi bat eta horiei buruzko informazioa emateko beste modu bat, gaztea eta ezberdina. Informazioa eta kontsultak on line
- Drogen fenomenoari dagokionez, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, foroak eta bestelako guneak hausnarketarako, azterketak egiteko eta elkartrukerako
4.- Neurri Alternatiboen Programak
Informazioa modu objektiboan jasotzea komeni da, bereizten, errespetatzen eta erabakiak hartzen laguntzearren, erantzukizuna zer den uler dezaten eta erabaki bat hartzearen ondorioez jabetzen ikas dezaten.
- "Diskreziorik gabeko gazteak". Bide publikoan drogak kontsumitzeagatik jarritako zigorraren ordezko tailerra.
- "Welcome to Tijuana". Institutuetatik aldi baterako kaleratuta dauden eta zigortuta dauden ikasleekin hezkuntza-arloko zereginak egiteko ibilbide-programa.
