Enplegua eta ekonomia
Enplegu eta Ekonomi Sustapenerako arloko Helburu Nagusiak
Arloaren Helburu Orokorra, Udal Gobernuaren erantzukizuna den neurrian, bere jarduketa-eremuan langabezia murrizteko borrokan "laguntza txikia" egitea da; langabetuekin ekintza zuzenak eginez eta hauen eta enpresa ehunaren artean bitartekari lanak eginez.
- Langabetuen prestakuntza hobetu
Udaleko langabetuak honako prozesuan txertatu: informazioa, beren egungo egoeraren Diagnostikoa, Lanerako orientazioa; eta azkenik PRESTAKUNTZA programak abian jarri. - Langabetuen lan esperientzia handitu
Arloak hainbat instituziorekin lankidetzan (Lanbide, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia,...) bultzatutako ENPLEGU eta PRESTAKUNTZA-ENPLEGU Programek, langabetuen praktika profesionala errazten dute, gaur egungo lan merkatura gerturatuz. - Langabetuen norberaren konturako okupabilitatea hobetu
Aberastasuna sortzeko alderdi garrantzitsuenetariko bat, besteak beste, enpresa berrien sorrera da. Gaur egun, enpresak sortzeko prozesuan, ENPRESA IDEIA batean oinarritutako aholkularitza eta informazioa, langabeziaren arazoari aurre egiteko konponbide indibidual edota kolektiboa izan daitezke, AUTOENPLEGUAREN ikuspuntutik. Informa zaitez Arloan! - Enpresa ehuna eta langabetuak harremanetan jarri
Egungo gizartean aldaketa prozesuak azkar ematen dira. Enpresen kasuan ere, horrela da. Hori dela eta giza baliabide kualifikatuak eta egungo nahiz etorkizuneko beharretara egoki daitezkeenak behar dituzte. ENPRESARI, langile beharrak detektatu eta zehaztu badituzu, Arloan profesional aproposei buruzko informazioa eskainiko dizugu.
Posta helbide nabarmenak emplegua eta ekonomia
Behargintza
Paseo de la Canilla, z/g
Tel: 94 472.93.06
Fax: 94-472.93.27
e-maila: behargintza@portugalete.org
- Era pertsonalizatuan besteren konturako lana lortzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditu, enpresen sorreran eta norberaren konturako lana sortzeko enpresa-ideien garapenean aholkularitza eskaintzen du.
Dpto. de empleo y promoción económica
Paseo de la Canilla, z/g
Tel: 944 729 320
Fax: 944 729 322
e-maila: empleo@portugalete.org
- Berezko programen eta Lanbidekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin lankidetzan egindako programen bidez, langabetuak kontratatzeko prozesuak egiten dira. Kasu batzuetan prestakuntza programekin.
