Proiektuak
Buenavista eta José Zalduako arrapala mekanikoak
Oztopo arkitektonikoak kentzea Buenavista eta José Zalduan arrapala mekanikoak jarrita. Modu horretan, joan-etorriak errazagoak izango dira eta hiribilduko zonaldeen arteko komunikazioa hobetu egingo da.
Kaleak urbanizatzea
Hiriko mugikortasun iraunkorra sustatzea eta Correos nahiz Gipuzkoa kaleetako urbanizazioan bide segurtasuna hobetzea.
Udako haurrentzako igerileku berria
Proiektuaren xedea da 25 x 12,5 neurridun egungo udako haurrentzako igerilekuaren ordez, beste igerileku berri bat eraikitzea. Egungo haurrentzako igerilekua gainontzeko igerilekuen kotatik 1,40 metro beherago dago. Aipatu eraikuntzarekin igerileku guztiak kota berdinera egotea lortu nahi da.
Areilza doktorea parkea eta ellacuria parkea berreskuratzea
Aipatu jarduerak Areilza doktorea parkea eta Ellacuria parkeak lotu nahi ditu, antzina bi parkeak lotzen zituzten zerbitzu bideak berreskuratuta. Era berean, jarduerak ondorengoak ere aurreikusten ditu: Areilza doktorea parkeko ezpondak eta urmaela egokitzea, ezpondak garbitu eta soiltzea, urmaela lur begetalez betetzea, berdegunea konpontzea, gaixoturiko zuhaitzak behebehetik moztea eta ezpondan, urmaelean nahiz parkean apaingarrizko zuhaitzak landatzea.
Los Llanoseko frontoiak
Los Llanoseko frontoien kanpoaldeko fatxadak zaharberritzea, parametro bertikaletan muralak margotuta.
Hainbat esparru zaharberritzea
Repélaga zonaldean, bideak zaharberritzea eta goratutako zeharkabideak nahiz asfaltatutako galtzadak eraikitzea.
Udalerriko bideetako eta oinezkoentzako igarobideetako seinaleak berritzea.
Hiriguneko eta Repélegako zonaldeetako oinezkoentzako igarobideetan nahiz sarbideetan espaloiak beheratzea.
Hirigunean, zoladurak eta espaloiak zaharberritzea.
Bestelako proiektuak
- Doctor Areilza parkeko argiteria hobetzea: egungo farolen ordez, energia eraginkor handia duten beste batzuk jarriko dira, zonalde ilunak argituta. Era berean, tentsioa murrizteko gailua jarriko da energia aurrezteko.
- Ondorengo berdeguneetan landa-bideak egitea: San Cristóbal elizako atzealdean, Martínez de las Rivas parkean, Luis Galdósen, Kanpazar etorbidean eta Grumete Diego kalean.
- Kanpazar LHIko atzealdean berdegunea jartzea, dagokion ezpondak soilduta, harriak kenduta eta lorategiak jarrita.
- Portugaleteko beheko zonaldean edateko ur-hornidura hobetzea, bai eta presioa hobetzea ere, presioa murrizteko balbula bat ezarrita.
- Udaltzaingoaren egoitzan eta Real de Asúa Eraikinean igogailua jartzea.
- Udalerriko A-8 sarbidean argiztapen publikoaren instalazioa zaharberritzea.
- Real de Asúa eta La Canilla eraikinetan suteak antzemateko sistemak jartzea.
- Udaltzaingoaren instalazio elektrikoa egokitzea
- San Roque plazako argiztapena hobetzea.
- Herriko Etxeko sala dagoen eraikineko eta eraikin zibiko-sozialeko galdara gela berritzea.
- Alfonso del Pozo, Juan XXIII eta Miralrio kaleetan sarbideak egitea.
- Mariano Ciriquiaín kalearen eta peñota parkearen artean, ibilbide egokitua eta arrapalak egitea.
- Zomillo eta Hermanos de la Instrucción Cristiana kaleetako saneamenduko kolektoreak zaharberritzea.
- Udal argiteria publikoko sareak zaharberritzea, egoera txarrean dauden lineak konponduta.
- Tentsioa murrizteko gailuak jartzea, energia aurrezteko eta argiteri publikoaren energia eraginkortasuna hobetuta.
- Udal igerilekuko aldageletako dutxetan ur beroaren hornidura hobetzea, igerilekuaren hartune orokorra berrituta, ur-biltzaile berriak jarrita eta hornidura hoditeria berrituta.
- Buenavista Gizarte etxearen inguruan energia eraginkortasuna hobetzea.
- Historia ondasuna mantentzea eta babestea, La Canilla eraikina, Udaltzaingoaren eraikinaren 2. solairua, margotuta eta San Roque baseliza egokituta
Aipatu proiektu guztiak egiteko 12.000.000 euro inguru baliatu dira. Zenbateko horren zati bat Toki Inbertsioko Estatuko Funtsak sustatuko du, bai eta Portugaleteko Udaleko esfortzuak ere.
