GURASOLAGUN PORTUGALETEN

« Itzuli

SARRERA

Portugaleten abian jarritako Berbalagun oinarria euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, hitz egiteko ohitura ez dutenekin elkartzea bada, aurten beste urrats bat eman nahi dugu bide horretan. Euskaraz den harreman atsegin baten bitartez hizketarako jario egokia lantzea, mintzatzeko ohitura txertatzea eta harreman sareak ehuntzea ditu xede orain ere abian jarri nahi dugun atal berriak: gurasolagun programa.

Portugaleteko Berbalagun egitasmoak izan duen harrera ikusita, oraingoan gurasoak gurera erakartzeko saiakera egin nahi dugu. Hainbat berbataldetan gurasoak egon badaude ere, bereziki haiei eta umeei zuzendutako zerbait egin nahi genuke euren artean euskarazko harremanak sortu edota sendatzeko asmoz.

HELBURUAK

Partaideei dagokionez, gurasolagun programak hitz egiteko ohitura txertatzea bilatzen du, eta, gurasoen artean harreman sareak sortu eta erabilera guneak irabaztea ditu helburu.


Normalizazio prozesuan eragile aktibo izatea.

Euskaraz natural hitz egiten duenak, familia giroan bereziki, hori lortzeko bidean dagoenari lagunduz, normalizazio prozesuan eragiten du. Euskararen suspertzaile, eragile bihurtzen da eta, ondorengotaratzean duen garrantziaz ere jabetu egiten da.

Euskarazko harreman sareak sortzea eta erabilera gune berriak irabaztea:

Erabilera gune berriak eta sare berriak sortzen ditu egitasmoak. Gure herrietan ?modu naturalean? sortzen ez diren harreman sareak martxan jarri eta ?natural? bihurtzen ditu. Familian eta familien arteko harremanetan euskararen erabilera handitzeko aukera ezin hobea da.

Hizkuntzarekiko atxikimendua eta motibazioa areagotzea.

Mintzapraktika programen jarduera aisialdiarekin lotuta dagoen moduan, Gurasolagun programaren bidez ere aisialdia aprobetxatu nahi dugu sentimenduak eta bizipenak trukatzeko eta, horrela, hizkuntzarekiko atxikimendua eta motibazioa areagotzeko.

PLANGINTZA eta KRONOGRAMA

3.1 Programen izaera
Berbalagun programaren moduan, gurasolagun programak borondatezko izaera izango du; gurasoak eta haurrak jarduera ludikoetan parte hartuko dute eta aisialdi denboran garatzen dira.

3.2 Partaideak

Programa honen bidez gurasoak erakarri nahi ditugu. Batzuek ez dute euskaraz norekin hitz eginik edo lagun berriak egiteko prest omen daude. Denak euskaraz komunikatzeko gai diren pertsonak izango dira eta haiei guztiei, abian dauden berbataldeak eskaintzeaz gain, talde berriak egiteko aukera emango zaie (umeak dituzten eskolan bertan, umeak eskolan dauden bitartean?)

3.3 Taldeak

Taldeak osatzeko eskola eta ikastoletara joko dugu. Bertako ikasleen gurasoekin osatuko ditugu taldeak.
Ez dugu institutuetako gurasoengana joko. Ume txikien gurasoengana hurbildu nahi dugu berauek ondorengoetaratzean duten garrantziagatik.
Ahal dela, hilean behin umeekin edota beste gurasoekin dituzten harremanetan euskara erabiltzen laguntzeko ekimenak izango dira: tailerrak, jolasak, txangoak?
Taldeetako partaide guztiek ardura bera izango dute; ez da emango irakasle-ikasleen harremana, kideen artekoa baizik.
Berbalagunen moduan talde txikiak egingo dira, lotsa gainditzeko, guztiok hitz egiteko eta harreman afektiboak modu erosoan lantzeko bide ematen baitute mota horretako taldeek.
Gutxienez astean behin bilduko dira.

3.4 Proposatzen diren sustatzaileak

Berbalagun batzordea eta Portugaleteko eskolak, ikastolak eta berritzegunea.

3.5 Sustatzaileen funtzioak

Egitasmoa martxan jartzeko baliabideak bilatzea ( pertsonalak, materialak eta ekonomikoak)
Egitasmoaren programazioa behatzea, herrian euskaraz dagoen gainerako eskaintza egitasmoarekin nola uztartu hausnartzea.
Aisialdi ekintza osagarriak antolatu eta kudeatu: hilean behin umeei eta gurasoei begirako tailerrak, txangoak, ikastarotxoak?
Egitasmoaren jarraipena eta ebaluaketa egitea.
Egitasmoaren norabidea zehaztea.
Nork bere baliabideak eskaintzea partehartzaileak lotzeko.


3.6 Dinamizatzailearen funtzioak Gurasolagun egitasmoan:

Partehartzaileak lortu, partehartzaileen sailkapena egin eta taldeak eratu: inkestak prestatu, ebaluatu, proposamena egin, eta taldeak osatu.
Taldeen dinamikaren jarraipena egin: deiak, mezuak, zuzeneko elkarrizketak, inkestak.
Egitasmoaren ebaluaketa egin eta Jarraipen Batzordean konpartitu
Barne eta kanpoko komunikazioak arduratu: publizitatea, batzordean informazioa eman, taldeetako partaideen arteko harremana sustatu.
Berbalagunen blogean tarte berezia sortu Gurasolagun egitasmoarentzat.
Programaren koordinazioaz arduratu: batzordearen dinamizazioa, aktak, urteko memoria.
Gainerako dinamizatzaileei Portugaleteko egiten denaren berri eman.

Banners