Zerbitzuak eta ingurumena
Hiri Hondakinen Kudeaketaren, Kale eta Plazen Garbiketaren eta Gune Berde eta Lorezaintzaren esparruan herritarrei eskaintzen zaizkien hainbat zerbitzu koordinatzeaz arduratzen da Zerbitzu eta Ingurumen Arloa. Tokiko Agenda 21en ezarpena eta Ingurumenarekin, Gaikako Bilketarekin eta Ingurumen Hezkuntzarekin zerikusia duten gai guztiak ere kudeatzen ditu.
Zerbitzu horietako gehienak udalerriarentzat garatzen dira eta kale eta plazen garbiketan eta mantentze-lanetan kalitate onari eustea du helburu: Portugaleteko bizilagun guztiak dira hartzaile eta erabiltzaile.
Herritar guztiek dute ingurumen garbiaz, hondakin-bilketa eraginkorraz eta ongi zaindutako gune berdeez gozatzeko eskubidea.
Agenda 21eko buzoi berdeen bidez parte hartzekoa; Ingurumenari buruzko informazioa eta hezkuntza jasotzekoa.
Gizon-emakume guztiek lagundu behar dute kaleak garbi mantentzen, hondakinak biltzeko ezarritako orduak errespetatzen, Gaikako Bilketarako prestatutako baliabideak erabiltzen eta gune berde eta lorategietako landareak errespetatzen.
Ez dezagun ahantz denok laguntzen badugu, denok aterako garela irabazten.
ZABOR-BILKETA KALEKO EDUKIONTZIETAN
Organikoa: Edukiontzia: Grisa / Poltsa itxian
Noiz utzi: 21:00etatik 23:00etara. Egunero, baita igande eta jaiegunetan ere. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean IZAN EZIK. Zerbitzurik EZ: Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Papera: Edukiontzi URDINA
Merkataritzako Kartoia: Zerbitzu berezia dendentzat. Kaxak eta bilgarriak, Plastikoarekin nahastu gabekoak (Astelehenetik ostiralera 20:00etatik aurrera)
Ontziak: Edukinontzi HORIA.(Astelehenetik ostiralera)
Kristala: Edukinontzi BERDEA.(Astelehenetik ostiralera)
BILKETA PNEUMATIKOA
Sistema pneumatikoa: Buzoiak kaleetan (Urteko 365 egunetan funtzionatzen du.
Haize bidezko hondakinen xurgatzea: Grisa organikoentzat, Horia ontzientzat (Egunean 24 orduz)
Zerbitzu guneak: Buenavista - Los Llanos -
Abian jarriko den hurrengo zerbitzua: Los Hoyos - Mugakoa
ARRANDEGIETAKO BILKETA
Zerbitzu berezia saltokia ixtean.
Asteartetik larunbatera 14:00etatik 17:00etara.
GAIKAKO BILKETA
Hondakin Batzuk:
Organikoa: Edukiontzi GRISA
Ontziak: Edukiontzi HORIA
Kristala:: Edukiontzi BERDEA
Papera eta Kartoia: Edukiontzi URDINA
Objektu Handiak: Etxeko atean 94 486 28 13
Linea Marroia: Etxeko atean 94 472 92 57
Hondakinak,etc: Garbigune (Santurtzi) 94 462 13 65
BILKETA AURREZ DEITUTA
Altzarien eta etxeko tresnen bilketa:
Egun-ordual zehazteko telefonoa 94 486 28 13
Nola? Egun-orduak aldez aurretik zehaztuz 94 486 28 13 telefonoan.
Noiz? Behin egun-orduak zehaztuz, altzaria edo tresna, bildu aurreko egunean utzi behar da kalean, 22:00etatik aurrera.
Biltzeko egunak astelehen, asteazken eta ostiralak dira, 6:00etatik aurrera.
Non? Atariaren ondoan edo espaloitik ahalik eta hurbilen.
"Inoiz ez edukiontzien ondoan"
Linea marroia: 944 72 92 57 (Etxeko atean. Aurrez esandako egun eta orduan)
BESTE HONDAKIN BATZUK
CD eta DVD-ak: UDALEAN: Udala, Zentro Zibikoa, Liburutegia, Euskaltegia
LAGUNTZAILEAK: UNED hezkuntza-zentroak.
PILAK: UDALEAN: Santa Klara Kultur Etxea, Zubi-Alde polikiroldegia. LAGUNTZAILEAK: CEPA R. REAL Asua.
Hondakinak, kristalak, ispiluak, altzariak, lastairak, egurra, plastikoa eta metalak, era guztietako etxetresna elektrikoak:
GARBIGUNE: Kabiezes (Santurtzi). Tel.: 944 62 13 65. Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era 15:30etik 18:30era. Larunbat eta igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.
KALEKO GARBIKETA
Egunez eskuz eta makinaz erraztu kaleak.
Gauez urez garbitu errepideak eta aparkalekuak.
EGUNERO. Astelehenetik igandera.
GUNE BERDEAK ETA LORATEGIAK ZAINTZEA
Guneak zaindu eta zuhaitzak, landaresiak, zuhaixkak eta loreak berritu. EGUNERO. Astelehenetik igandera
