Gizarte berrikuntza eta parte Hartzea

« Itzuli

Mikel Torres

Egitura berri honen bitartez Herritarren Partaidetzari buruzko pentsamenduak, edukiak eta hausnarketa lortu nahi dira, parte hartzeko prozesuak bultzatu eta abiarazita lehendik badagoenari laguntzeko eta iristeko dagoenari bultzada emateko, herritarrek Portugaleteko bizitza publikoan partaidetza handiagoa izan dezaten lortzeko eta herritarren eta Administrazioaren arteko konexio-bide berriak zabaltzeko.
Herritarren parte artzea ahalbidetzeak zera esan nahi du, udalerria osatzen duten pertsonak ere partaide egitea arazoak konpontzeko garaian, bizikidetza hobetuta.
Konponbideak bilatzen ere parte hartzea esan nahi du eta, horrekin, herritarrek zailtasunei aurre egiteko trebetasunak eta tresnak eskura ditzakete.
Arloa bi zutabe nagusi hauetan oinarritzen da: herritarren partaidetza eta gizarte-berrikuntza; gizarte-berrikuntza espazio bat izango da, partaidetza-prozesuen ondoriozko ekimenak proiektu edo programatan gauza daitezkeen espazioa.
Bi ardatz nagusi horietan sartzen dira honako hauek:
- Boluntariotza sustatzea (ADAKA. Boluntariotza Sustatzeko Zerbitzua)
- Garapen-lankidetza sustatzea (Lankidetza Proiektuentzat Diru-laguntza Deialdia urtero)
- Bizikidetza garatzea, eta immigrazioa eta aniztasuna integratzea gizarte-aukera diren aldetik, lantzen ari diren tokiko bi planen bitartez: Portugaleteko Bizikidetza eta Giza Eskubideen I. Plana eta Portugaleteko Immigrazioaren eta Kultura arteko Bizikidetzaren Tokiko II. Ekintza Plana.
- Bitartekotza komunitarioa sustatzea eta indartzea. Herritarren Gatazkak modu positiboan kudeatzeko zerbitzuaren bitartez.

BOLUNTARIOTZA SUSTATZEA
2008. urtetik, Portugaleteko Udalak boluntariotza eraldatzailea sustatu nahi du hiru estrategiaren bitartez:
1/ Herritarren artean boluntariotza sustatzea.
2/ Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea boluntariotzaekintzen bitartez.
3/ Tokiko elkarte-sarea indartzea, eraginkorragoa izan dadin, baliabide gehiago izan ditzan eta boluntarioak lortzen laguntzeko.

ADAKA. PORTUGALETEKO BOLUNTARIOTZA
Boluntariotza sustatzeko zerbitzua da eta Portugaleteko Udalaren eta Manuel Calvo Fundazioaren arteko hitzarmen baten ondorioz sortu zen; boluntarioen eta lan solidarioa egiteko erakundeen artean bitartekari izaten da.
Honako hauek eskaintzen ditu:
- Laguntza logistikoa eta boluntarioen erakunde eta elkarteen sustapena.
- Erakundeen kudeaketa hobetzen laguntza eta sareko lana.
- Prestakuntza-programak erakunde eta pertsonentzat.
- Sentsibilizazioko jarduerak eta kanpainak.

BOLUNTARIOTZA SUSTATZEKO UDAL AHOLKU BATZORDEA (PORTUGALETEKO BOLUNTARIOTZAREN FOROA)
Portugaleteko elkarteen eta hezkuntza-arloko sarearen partaidetzako eta ordezkaritzako gunea; gune horretatik, boluntariotzarekin loturiko udal-politika adosten da, herritarren iradokizunak bideratzen dira eta sareko lana indartzen da.

BOLUNTARIOTZA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Herriko elkarteei urtero egiten zaie deialdia, boluntariotzaproiektuei laguntzeko.

Banners