Animalien kontrola

« Itzuli

Sail honek animaliak edukitzea erregulatzen duen araudiaren zaintze eta kontrol zerbitzu bat dauka. Partikularren kexa eta salaketei erantzuten die, animalien jabeei bere eskubide eta betebeharren berri ematen die eta araudia betetzen ez duten animali eramaileen arau-hausteen akta egiten du.

TXAKURREN UDAL ERROLDA

Txakurren jabeek, txakurrak erroldatu eta identifikatu behar dituzte ohiko bizilekuko Udalean, animalia jaio edo erosi eta handik hilabetera. Identifikazioa egiteko animaliaren lepoko ezkerraldean transponder (txip) bat jarriko zaio. Txipa jartzeko edozein albaitaritza klinikara jo behar da, edo albaitari kolegiatu batengana edo Udalerrian egiten diren identifikazio kanpainetara. Heriotzagatik, eskualdaketa edo beste arrazoirengatik animaliaren baja egin behar denean, Udalan 10 eguneko epean egin behar da animaliaren osasun kartila aurkeztuz. Galtze edo lapurreta kasua bada, epea 5 egunekoa da eta salaketarik egin bada kopia bat aurkeztu behar da.

ABANDONATUTAKO EDO HILDAKO ANIMALIEN BILTZEA

Udalak enpresa espezializatu batekin hitzarmen bat dauka abandonatuta edo gaizki jagoten dituzten animaliak biltzeko. Bilketa bereziko zerbitzu bat dago 80 kilogramo baino gutxiago pisatzen duten animaliak hartzeko. Zerbitzu batzuen erabileragatik zergak ordaindu behar dira. Zerbitzu hau erabiltzeko 944729252 zenbakira ala Udaltzaingora deitu.

ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK

  • Udal honetan bizi direnek eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituztenek, abenduak 23ko 50/1999 Legearen babesean, aldez aurretik Udalak ematen duen administrazio baimena eduki behar dute.

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal errolda. Udalerri bakoitzean arriskutsuak izan daitezkeen animalien errolda bat dago non adierazten den, beste batzuen artean, animalia daukanaren datu pertsonalak eta animaliaren ezaugarriak. Baimenaren titularraren beharra da udal erregistroari jakinaraztea arriskutsua izan daitekeen animaliaren salmenta, eskualdaketa, lapurreta edo galeraren berri, hala nola animalia Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste udalerri baterako lekualdatzea betiko edo hiru hilabetetik gorako aldikadarako.

Banners