Alkatetza
Oinarrizko eginkizunak
- Udala ordezkatzea.
- Gobernua eta Udal Administrazioa zuzentzea.
- Udal organo eta arlo guztiak koordinatzea.
- Udal zerbitzuak eta lanak zuzentzea.
Jendearen harreraAlkateak astelehenero hartzen ditu herritarrak, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Beraz, hitzordua eskatu nahi baduzu alkatearekin, deitu 94 472 92 01 telefono zenbakira.
Informazio orokorraAlkateak aldiro ematen die informazioa komunikabideei Udalaren jarduketa, zerbitzu eta lanei buruz, eta gainontzeko udal kontu interesgarriei buruz ere bai.
Nola kontaktatuAlkatetzaren atal eta bulego guztiak udaletxeko lehen solairuan daude.
Telefonoa: 94 472 02 01
Faxa: 94 472 93 34
Helbide elektronikoa: alcaldia@portugalete.org
EzkontzakAlkateak edo hark esku emandako zinegotzi batek larunbatero ezkontzen dituzte hala eskatzen duten herritarrak.
Beraz, zure ezkontza Portugaleteko udaletxean egin nahi baduzu, jo ezazu Udalaren web gunera (www.portugalete.org/trámites/alcaldía), bertan aurkituko baituzu zein eskakizun bete behar dituzun eta zein agiri ekarri behar dituzun.
Egitatezko Bikoteen Udal ErregistroaIzena eman nahi baduzu Egitatezko Bikoteen Udal Erregistroan, jo ezazu Udalaren web gunera (www.portugalete.org/alcaldía), bertan aurkituko baituzu zein eskakizun bete behar dituzun eta zein agiri ekarri behar dituzun.
