Alkatearen agurra
Ongietorri Portugaleteko Hiribildu Noblearen Web-era, orain bisitatzen ari zaren orrialdea, udalerri handi honi buruz jakin behar duzun guztiaren berri emateko sortu da.
Duela urte batzuetatik hona, Portugaleteko Udalak ekintza ezberdinak egiten ari da Administrazio moderno eta eraginkor bat lortzeko bideratuak, herritarren zerbitzura eta teknologiaren erabilpen estrategikoan oinarrituta. Honi esker kudeaketan heldutasun maila altua lortu dugu, ezinbestekoa izan dena Administrazio Elektronikoan eta Administrazioaren Modernizazioan Udal aitzindari bezala bereizten gaituzten proiektuei ekiteko.
Portugaleten lehentasuna ematen diogu gizartearen informazioa bere alderdi ezberdinetan sustatzeari, informazio teknologiak erabiltzearen konpromisoarekin Udal hurbilago, argiago eta parte-hartzaileago baterantz abiatzeko, baliabide elektronikoak erabiliz Udal eraginkorrago bat lortzeko bide zuzena eraikiz.
Web honetan edukiak banatu ditugu zure intereseko informaziora erraztasunez heltzen laguntzeko zure beharren arabera: Erakunde informazioa, herritarrentzako informazioa, bisitariarentzako informazioa, administrazio tramiteak (modu presentzialan ala telematikoan) eta erailgarria den informazio ezberdina.
Gogora ezazu sar zaitezkeela Herritarren Karpetaren on line Zerbitzura, Kirol Erreserbaren Web-era, Udal Webcam-era eta zure esku jartzen dugun erabilgarritasun, zerbitzu eta multimedia material ugarira.
Mikel Torres Lorenzo.
Portugaleteko Alkatea
