Portugaleteko Udal Gida

« Itzuli

Alcalde Mikel Torres

2013-2014 urteetako Udal Gida honek informazioa eskaintzen du, ordenaturik eta gaurkoturik, gure hiriko gizarte, administrazio, ekonomia, kultura, kirol eta aisialdi zerbitzuei buruz, eta baita merkataritza eta elkarteen munduko hainbat alderdiri buruz ere, bizitza eta bizikidetza hobetzen lagundu dezaketenak.

Portugaletek ederki jakin du historia eta tradizioari eusten eta, aldi berean, denbora berriei egokitzen. Hiria etengabe aldatzen da hala hirigintzaz nola eskaintzen dituen zerbitzuei dagokienez. Bizitzaz betetako herri bat aurkituko duzue orrialdeotan, bere elkarteekin eta kultura eta kirol taldeekin hiritarren parte hartzearen adibide bat ematen diguna. Era berean, gero eta gehiago, Portugaleteko erakargarri turistikoez gozatzera hurbiltzen diren pertsona haientzat guztientzat ere erabilgarria izatea espero dut.

Azkenik, nire esker ona adierazi nahi diet laguntza eman diguten enpresa eta saltokiei, haiei esker izan baita posible gida hau egitea. Eta, besterik gabe, har ezazue denok nire agurrik beroena.

Mikel Torres Lorenzo
Alkatea

Banners