Administrazioko hizkuntza

« Itzuli

Manual sobre el lenguaje administrativo

Administrazioko hizkuntzan gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko eskuliburua.
Portugaleteko Udalak 2000 urtean hasi zuen udalerrian lehen aldiz egiten zen Aukera Berdintasun Plana. Planak susmatzen zuen, lehenengo jardueren artean, administrazioko hizkuntzaren berdintasun estilo eskuliburua idatzi behar zela.
Zergatik eman diogu hizkuntzari ezinbesteko garrantzia plan hain zabal baten barne? Hizkuntza gure pentsamenduaren garraiatzailea delako, hizkuntzaren bidez barnean daramagun onena eta txarrena igortzen dugulako: Gure desioak, iritziak, aurreiritziak, irainak ... etab.
Hizkuntzaren bidez, gure Udalak bere lehentasunetako bat igorri nahi du: Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde apustu egiten du. Beraz, gure berdintasunaren ideia igorri nahi dugunez, gure hizkuntza berdintasunezkoa izan behar du. Gure erabileran errotuta daudelako askotan konturatu gabe erabiltzen ditugun, eta hizkuntzan bizirik dauden, estereotipo sexistetatik aske egon behar da. Bide honetan, balioen igorpenean hizkuntzaren garrantzia aitortu duten sail guztietako agintari eta administrazioen pausuak jarraitzen ditugu.
Udal sail guztiek lagundu dute eskuliburu hau egiterako orduan. Lehenengo pausua izan zen sail guztiek egiten dituzten agirien (euskaraz eta gaztelaniaz) lagin bat berrikustea, administrazioko agirietako ohiko erabilpen sexistak aurkitzeko.
Erabilera hauek, eta beste hainbat gehiago, Eskuliburu honetan deskribatzen dira. Eskaintzen ditu, baita ere, egungo errealitatearekin bat ez datozen hizkuntza estereotipoak ekiditeko hausnarketa eta proposamen laburrak. Egungo errealitatean , emakumeen aldarrikapenek sexu bietako gizarte paperetan aldaketa handiak ekarri dituzte. Orduan proposatuko dugu hauek nola ekidin, baina ahaztu gabe gure helburua dela gure bi hizkuntza ofizialetan, berdintasunezko, zuzena eta komunikatiboa (hau da, eraginkorra) den hizkuntza lortzea.
Eskuliburua, batez ere Administrazioko hizkuntza idatziari zuzentzen zaio, baina gomendio horietako asko erabil ditzakegu gure hizkera arruntan, gure hizkuntzako erabilera ez formaletan.
Era berean, Eskuliburu honi ez dagokio sakontzea emakume eta gizonei eman behar zaien berdintasunezko tratuan gure liburuxketan agertzen diren argazkietan, karteletan, web orrialdeetan eta publizitatean orokorrean. Hala ere, irudia hitzarekin bat etortzeko, 1 anexoan publizitate sexista aurkitzeko jarraibide batzuk erantsi ditugu.

Datu interesgarriak

Non kontsultatu

  • Egile ezberdinen liburuak: "El lenguaje, más que palabras" Emakunden, 32 zk. 1998ko iraila, 44-51 or. 44-51.
    Emakunde: Propuestas para un uso no sexista del lenguaje, Gasteiz 2000.
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP): "Iraingarria al da gure idazkia?" Argiro Idazteko Proposamenak eta Ariketak, Gasteiz 1997, 187. eta 188. or.
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP): "Hizkera sexista baztertu" in Hizkera Argiaren Bidetik, Gasteiz 1994, 24. or.
  • Hezkuntza zientzien Institutua: El sexismo y el androcentrismo: Análisis y propuestas de cambio, Cuadrenos para la Educación bildumatik 3., Kataluniako Unibertsitate Autonomoa, Bartzelona 1993
  • Administrazio Publikoetako Ministerioa: "Uso no sexista del lenguaje administrativo" Administrazioko hizkuntzaren estilo Eskuliburua, Madril 1991, 155orr eta hurrengoak.
  • Nombra (Hizkuntzaren Aholku Batzordea): Nombra en femenino y masculino, Instituto de la Mujer, Madril 1995

Banners