Erabilerraztasuna

« Itzuli

Portugaleteko Udalaren web orrialdea egiteko web erabilerraztasuneko W3C aholkuak jarraitu dira. Aholku hauek, desgaitasuna duten pertsonei eta erabiltzaile guztiei orokorrean, atariko edukietara sartzea errazten die. Nabigatzaile eta gailu ezberdinen sarbidea onartzen du. Edukiak argiago eta egituratuago aurkezten ditu estilo-orriei esker aurkezpena eta informazioa bananduz. Nabigazioa hobetzen du.
Webgunea AA erabilerraztasun mailakoa da. Tratamendu bereziaren beharra duten egitura eta edukia daukaten atalen mantentze eta erabilerraztasunaren hobekuntzan lan egiten jarraitzen dugu.
Hobekuntza hauekin jarraitzeko, zure iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke. Zalantza edo iradokizunen bat badaukazu ondorengo helbidearen bidez kontaktatu dezakezu: nntt01@portugalete.org

Diseinua, nabigatzaile gehienekin eta plataforma ezberdinetan bateragarria izateko egina da.

Testuaren tamaina
Testuaren tamaina, nabigatzailearen ohiko aukeren bidez aldatu daiteke. Testuaren tamaina aldatzeko erabili daiteke:

Menuaren bidez

  • Internet Explorer
    Menuan "Ikusi" aukeratu eta jarrian "Testuaren tamaina" aukeratu. Gunea ikusteko nahi duzun testuaren tamaina aukeratu.(Windows)
  • Mozilla / Firefox
    Menuan "Ikusi" aukeratu eta jarrian "Testuaren tamaina" aukeratu. Handitu ala txikitu letra-tamaina.
  • Safari
    Menuan "Ikusi" aukeratu. "Testua handitu" ala "Testua txikitu" aukeratu letra-tamaina handitu ala txikitzeko.
  • Camino
    Menuan "Ikusi" aukeratu."Testua handiagoa" ala "Testua txikiagoa" aukeratu letra-tamaina handitu ala txikitzeko. (Mac OSX)
  • Konqueror
    Menuan "Ikusi" aukeratu."Letra-tamaina handitu" ala "Letra-tamaina txikitu" aukeratu letra-tamaina handitu ala txikitzeko. (Linux)
  • Opera
    Menuan "Ikusi" aukeratu eta jarraian "Zoom" aukeratu. Gunea ikusteko nahi duzun zoom maila aukeratu.(Windows, Linux, Mac OSX)

Laster-teklen bidez (oharra: Mac OSX sistemetan "Ktrl" tekla "Apple" teklagatik aldatu).

  • Mozilla, Firefox, Camino, Safari & Konqueror
    "Ktrl +" tekla-konbinazioa erabili testuaren tamaina handitzeko eta "Ktrl ?" txikitzeko. (Windows, Linux, Mac OSX)
  • Mozilla & Firefox
    Testua tamaina normalera itzultzeko "Ktrl 0 (zero)" erabili. (Windows, Linux, Mac OSX)

Tekla-konbinazio eta saguaren bidez (oharra: Mac OSX sistemetan "Ktrl" tekla "Apple" teklagatik aldatu, Camino programan izan ezik)

  • Internet Explorer, Mozilla, Firefox, Camino, Opera & Konqueror
    "Ktrl" eta saguaren gurpila gorantz eta beherantz erabili testuaren tamaina handitu ala txikitzeko. (Windows, Linux, Mac OSX)

Banners